ALBISTEAK


2023ko Vitoria-Gasteiz Sarien XX. edizioan Patxi Zubizarreta saritua izan da

28 azaroa 2023

Patxi Zubizarretarentzat izan da gazte literaturako euskarazko itzulpen onenen Vitoria-Gasteiz Saria

Gasteizko Udalaren Euskara Zerbitzuak haur eta gazte literaturako euskarazko itzulpen onenen 2023ko Vitoria-Gasteiz Sariak banatuko ditu datorren abenduaren 1ean.

Patxi Zubizarreta izan da itzultzaile saritua Marcos S. Calveiro idazlearen El cartero de Bagdag liburuaren euskarazko itzulpenagatik, Bagdadeko postaria izenpean Ibaizabalen argitaratu izan zena.

Euskal idazle eta itzultzaile oparoa da Zubizarreta; aurten, Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala eta Euskadi Saria jaso ditu bere lanaren aitorpen gisa.

Ibaizabalekin Korri, Kuru, korri! eta Xia Tenzinen bidaia miresgarria liburu sarituak argitaratu ditu, eta hainbat itzulpen lan sarituak ere (Animalia asko, pila, bila eta Bagdadeko postaria, besteak beste).

Kategoriak : Literatura , Kategoria guztiak