ALBISTEAK


Ibaizabal 2023ko Ikusi Mikusi Haur eta Gazte Literatura azokan

11 urria 2023

Ikusi Mikusi 2023 urriaren 20an eta 21ean ospatuko da Saran.

2023ko urriaren 20an eta 21ean, Sarako herriak ateak zabalduko dizkio Ikusi Mikusi izeneko Haur eta Gazte Literatura jaialdiari.

Haur eta Gazte Literatura eta euskara plazara jalgi nahian, hainbat esparrutara dago zuzenduta; ostirala eskolen eta profesionalen eguna izango da, eta larunbata familien eguna.

Azokarako sarrera doakoa da, eta ikuskizun eta tailer programazio aberatsa izango da, adinka antolatua (Ganbarako ipuinak, Zure liburua sortu, Ipuin jokoak, Kontu kantari eta abar). Liburuen aurkezpenak ere egingo dira larunbatean.

Liburu, idazle, ilustratzaile eta artista berriak ezagutzeko aukera aparta izango duzue, album ilustratu eta liburu artean, jaialdi giro atsegin eta dibertigarrian disfrutatzeko.

Ibaizabal argitaletxeko hainbat album eta liburu topatuko dituzue Ikusi Mikusi azokara gerturatzen zaretenok. Irakurriz bizi eta gozatu! 

Kategoriak : Literatura , Kategoria guztiak