ALBISTEAK


Ibaizabalek beste urte batez Durangoko Azokan parte hartuko du

1 abendua 2023

Haur eta Gazte Literatura presente egongo dira Durangoko Azokan Ibaizabal argitaletxearen eskutik

Ibaizabal argitaletxean 1990etik hartzen dugu parte Durangoko Azokan, eta ohikoa den moduan, urtean zehar argitaratutako Haur eta Gazte Literaturako nobedadeekin joango gara aurten ere. Aurtengo 58. edizioan, Artekale 03-10 standetan topatuko gaituzu, abenduaren 6tik 10era.

Ipuinez, kolorez, abenturaz, literaturaz, fantasiaz eta istorio zoragarriz betetako urtea izan da. Horiek guztiak 2023 urte honetan nobedade gisa argitaratutako 55 album eta liburu bildumatan jaso ditugu, askotariko pertsonaiekin: dinosauroak, erraldoiak, munstroak, dragoiak, banpiro txikiak, katu detektibeak, adarbakarrak, fokak eta alegiazko pertsonatxoak, abenturei umorez eta ausardiaz aurre egiten dietenak.

Album eta liburu bilduma horiek ezagutzeaz gain, azokan abentura eder horien idazleak ezagutzeko aukera ere izango duzu, egun hauetan liburuak sinatzen izango baitira: Aitor Arana; Jorge Llangil Zero estu eta larri liburuaren egilea; Yolanda Larreategui Sagu bat nire katiluan!; Antton Kazabon Sekretuak eta karameluak eta Tomasen belarritakoa; eta Anastasia Atutxa, Sorginaren hil ala biziko sekretua liburua aurkeztuz.

Etorri Azokara eta ezagutu fantasiaz eta abenturaz betetako mundua.
Ibaizabalekin Irakurriz bizi! Durangoko Azokan.