ALBISTEAK


Berrogeita lau STEAM Reference School ziurtatu!

1 apirila 2024

Ibaizabalek, Grupo Edelvivesek eta hezkuntzako firma teknologiko esanguratsu batzuek berrogeita lau ikastetxeri eman diete STEAM Reference School ziurtapena.

Aurten ere, Ibaizabalek eta Grupo Edelvivesek STEAM Reference School kalifikazioa lortu duten ikastetxeen ebaluazioan parte hartu du. Ohore handia da gure argitalpen-taldearentzat eskola-elkarte horiek STEAM proposamen bat integratuta izatea posible egin izana eta, hala, hezkuntza inklusiborako eta ikasleen aukera-berdintasunerako bide ematea. Bestalde, zentro horiek STEAM eremuan espezializatuta dauden irakasleak dituztela egiaztatu da, bai eta STEAM proiektuak garatzeko ekipamendua eta instalazioak dituztela eta baliabideak eta esperientziak partekatzeko gai direla ere. Zorionak guztioi lortu izanagatik!

Hirugarren edizio honetako berrogeita lau ikastetxe ziurtatuetatik, hirurogeita hemeretzi izanik guztira, aurreko edizioetan ere parte hartu zuten ikastetxe batzuk, gorengo kategoria bat lortuz.

Zorionak ikastetxe ziurtatuei:

  • Colegio Diocesano Asunción de Nuestra Señora, Ávila
  • Colegio Lope de Vega, Badajoz
  • Col·legi Maristes Champagnat, Bartzelona
  • Escola Divina Providència, Bartzelona
  • Col·legi Mare de Déu del Carme, Bartzelona
  • Escoles Minguella, Bartzelona
  • Escola NJ Praga, Bartzelona 
  • Escola Montcau - La Mola, Bartzelona
  • Colegio San Juan Ikastetxea, Bilbo
  • CEIP Los Cortijillos, Cádiz
  • Colegio La Salle Viña, Cádiz
  • Colegio Maristas Cervantes, Córdoba
  • Nuestra Señora De Aránzazu Ikastetxea, Gipuzkoa
  • Colegio La Asunción, Granada
  • C. D. P. San Agustín, Granada
  • Colegio San Agustín Calahorra, La Rioja
  • Colegio Arenas Atlántico, Las Palmas
  • CEIPS Puerta de la Sierra, Madril
  • Colegio Amor de Dios, Madril
  • BRAINS International School La Moraleja, Madril
  • Colegio MM. Concepcionistas Madrid-Princesa, Madril
  • Colegio JOYFE, Madril
  • Colegio Alarcón, Madril
  • Colegio San José, Madril
  • Colegio San Estanislao de Kostka, Málaga
  • Nuestra Señora de la Victoria, Málaga
  • Colegio María Inmaculada, Málaga
  • ADN Centro Educativo, Murtzia
  • Colegio Luis Vives, Murtzia
  • CEIP Príncipe Felipe, Murtzia
  • Colegio Bilingüe Las Claras del Mar Menor, Murtzia
  • Colegio Bilingüe La Flota, Murtzia
  • Centro de Educación AYS, Murtzia
  • Colegio Plurilingüe San José, Ourense
  • CRA Los Llanos, Segovia
  • Colegio Diocesano Santa María Nuestra Señora, Sevilla
  • Colegio Casa Azul, Tenerife
  • CEIP Ciudad de Nara, Toledo
  • Colegio San Viator Ikastexea, Vitoria-Gasteiz 
  • Colegio Corazonistas, Vitoria-Gasteiz
  • BVM Irlandesas, Bizkaia
  • Colegio Jado Ikastetxea, Bizkaia
  • Complejo Educativo CIT, Costa Rica
  • León Learning Center, Costa Rica

Ikastetxe horiek plaka bat izango dute, eta hark puntako ikastetxe izendatuko ditu. Hazten jarraitzera animatzen zaituztegu eta datorren urteko deialdian maila hobea lortzera.

Aintzatespen hori lortu duten ikastetxeek aurrera eraman duten STEAM proiektuari buruzko memoria bat aurkeztu dute. Ondoren, epaimahai batek ikastetxeek eginiko lana baloratu du, eta ziurtapena lau mailatan eman du: brontzea, zilarra, urrea eta platinoa. Eskuratu duten ziurtapenak urtebeteko balioa izango du.

Ekimen honen bidez, bi helburu lortu nahi dira: batetik, ikastetxe bakoitzaren hezkuntza-proiektuaren beraren barruan STEAM kultura ezartzeko bide ematea. Bestetik, STEAMen erreferentziazko ikastetxe bilaka daitezkeen zentroen ahalegina eta bultzada aitortzea.

Ez ahaztu datorren urtean beste deialdi bat zabalduko dela, zeinetan, zure ziurtagiria lortzeko aukera edukiko duzun edo lortutakoa gainditzekoa. Gure aditu taldeak lagunduko zaitu!

Zorionak guztioi!