ALBISTEAK


Erosi Ibaizabaleko eta beste argitaletxe batzuetako liburuak online dendan

20 ekaina 2023

Dagoeneko lortu ditzakezu eskolako liburuak, azkar eta erraz, Edelvives multieditorial plataforman

Datorren ikasturterako argitaletxe guztietako ikasliburuak erosteko online plataforma eskaintzen du Ibaizabalek eta Grupo Edelvivesek. Liburu guztiak lortzeko aukera izango dute familiek, Ibaizabalenak izan edo beste argitaletxe batzuenak izan.

Liburuak lortzeko prozedura oso erraza da. Online denda honetan sartu eta pauso hauei jarraitu baino ez duzu egin behar:

  1. Igo zure zerrenda. Argazki bat igo dezakezu, edo zure zerrenda moztu eta webgunean itsatsi dezakezu.

  2. Gehitu saskira.

  3. Amaitu erosketa.


Konfiantza eta eraginkortasuna, frogatuta:
90.000 familia fidatu ziren gutaz iaz, eta 200.000 eskari baino gehiago kudeatu genituen.

Gozatzeko moduko abantaila asko ditu Ibaizabalek eta Grupo Edelvivesek eskaintzen dizuten zerbitzu honek:

  • 5 minutu baino gutxiagotan egin ahal izango duzu zure erosketa.

  • Leku bakar batean izango dituzu zure ikasliburu guztiak.

  • Bidalketa doakoa da (Penintsula eta Balearrak), eta zuk nahi duzun lekura bidaltzen dugu.

  • Posta elektronikoz jakinaraziko dizugu zein den zure eskariaren egoera, eta zure eremu pribatutik ere egin ahal izango duzu jarraipena.

  • Ordaintzeko erraztasunak izango dituzu.

Ez itxaron! Erosi jada zure ikasliburuak ISBNaren bidez, eta gozatu oporrez zure familiarekin!

Kategoriak : Hezkuntza , Kategoria guztiak