ALBISTEAK


Grupo Edelvivesek haren konstelazioa hedatu du SIMO 2022 azokan

28 azaroa 2022

Haren eskaintza teknologiko handia erakutsi zuen Grupo Edelvivesek, jarduera beteko hiru egunetan zehar

Grupo Edelvivesek (talde horren parte da Ibaizabal argitaletxea) 2022ko SIMO Educación azokan izandako parte hartzea oso arrakastatsua izan da. Hezkuntza eraldatzeko helburuz argitaletxea erabiltzen ari den berritasun eta berrikuntza teknologikoak ezagutu ditu bisitari kopuru handi batek, lehen eskutik. Etorkizuneko proiektuak, lehen mailako aliatu teknologikoekin batera diseinatuak, esaterako, Google eta Samsungekin. Konpetentzien araberako ikaskuntzan, metabersoan eta zibersegurtasunean zentratu dira aurten.

Espainiako hezkuntza azoka handienean, esperientziaren eta ikaskuntza praktikoaren alde egin du Grupo Edelvivesek. «Join the Orange Submarine. Zure ametsetara bidean, bazatoz?» lelopean, jardueraz betetako egitaraua izan zuen. Adituek 13 hitzaldi egin zituzten, eta hainbat ikastetxetako irakasleek, enpresa kolaboratzaileetako arduradunek eta Grupo Edelviveseko aholkulari pedagogikoek 24 tailer eskaini zituzten. Horiez guztiez gozatu ahal izan zuten parte hartzaileek, baita erakusketa eta proba eremuaz ere.

Aurten, 11 herrialdetako 110 enpresak parte hartu dute SIMOn. Grupo Edelvivesek stand harrigarri batean aurkeztu ditu berritasun guztiak. Ikastetxe bateko eremuak irudikatzen zituen standak, etorkizuneko ikasgeletako altzari eta teknologia malguekin. Espazioaren inaugurazio ekitaldian, Edu Soto aktore eta aurkezle ezaguna izan zen zeremonia maisua. 

Irakasleek ezagutu dituzten berritasun teknologiko anitzen artean, Grupo Edelvivesek metabersoaren alde egindako apustu handia zegoen. Ikuspegi saritua da, ikasgelarako propio pentsatua, eta adin guztietako ikasleek buruan gordetzen dituzten ezagutzak % 75 areagotzea ahalbidetzen du ikasleei modu murgiltzailean eta motibatzailean kolaboratzeko aukera ematean datza giltzarria.

SIMO azokaren hiru egunetan zehar, haren lan ildoetan funtsezkoak diren gaurkotasuneko bi gairen inguruan hausnartu eta eztabaidatu nahi izan du Grupo Edelvivesek: zibersegurtasuna eta ikasgeletako berrikuntza teknologikoa. Horretarako, lehen mailako bi topaketa egin dituzte, bisitarien artean arrakasta handia izan dutenak. Polizia Nazionalak, Newtral.com webguneak, AE Taldeak eta Google eta Microsoften gisako erraldoiek parte hartu dute topaketa horietan.

Garapen teknologikoa eta digitala hezkuntza eraldatzeko aliatu handiak diren uste sendoa du Grupo Edelvivesek. Hori dela eta, SIMO 2022 azokan planteatutako ildoetan pausoak ematen jarraituko du. Etorkizunera begira, ikasgeletan berrikuntza eta teknologia berriak erabiltzeko, baina betiere zibersegurtasuna zainduz.